Gizarte Etxea - Arrankudiaga

Gizarte > Gizarte-Etxea

Deskargak | Loturak

Taberna

Beheko solairua, lehen korta zena, egun, gunerik ezagunena da. Taberna, bodega, umeen txokoa (egin klik planoan) eta sutondoko mahai-gune zabalaz osatuta dago.

Tabernak bere sorrerako filosofia parte-hartzaile, dinamiko eta herrikoiarekin jarraitzen du. Izan ere, astebururo, txandak antolatzen dira, barra zein pintxoak egiteko. Horrek xarma berezia ematen dio Gizarte-Etxeko tabernari. Hamaika auzokide tabernari gisa, txikitoak eta pintxoak zerbitzatzen ikustea ohikoa da Gizarte-Etxean. "Ez da ahuntzaren gauerdiko eztula!"

Aste barruan, aldiz, 1997tik, laguntzaile bat dago arratsaldetan Gizarten. Tabernari lanak egiteaz gain, dinamizatzeaz eta etxeko beste gauzetaz arduratzen da. Denok ulertu behar dugu lan honen esparruaren zabalera eta denon artean egin behar dugula Gizarte-Etxea.

Herriko edonork, edozein momentutan lagundu, zabaldu edota erabili dezake Gizarte-Etxea, beti ere bere ardurapean, noski!!! Giltza denon eskura dago.

Umeen Txokoa

Gazte zein umeek erabiltzen duten gela dugu hau. Telebista, mahai-futbola eta txikitxoenentzako jolas-parkea dago. Horrez gaiz, jostailu, jolasak eta bestelako materialak gordetzen dira bertan. Ondo zaindu beharra dago, denon goxamenerako baita.

Urtean zehar ume eta gazte asko ikus daiteke txoko honetan.

2017-11-14

GAZTAINA EGUNA

azaroak 19, domekan

Albiste gehiago

© Gizarte Etxea 2010 - Eskubide guztiak erreserbatuta

Garapena: Sonna