Gizarte Etxea - Arrankudiaga

Gizarte > Gizarte-Extea

Deskargak | Loturak

Areto Nagusia

Erdiko solairuan hainbat gela daude erabilera ezberdinetarako. Areto nagusia da handiena, etxeko aurrealdea eta alde oso bat hartzen duena. Jantokia izateaz gain, erabilera anitzeko gela bihurtu da: ikus-entzunezkoak, ikastaroak, kontzertuak, bilerak, hitzaldiak...

Beste gelak ikusteko egin klik planoan.

Sukaldea

Sukalde industriala daukagu Gizarten, herriko edonork erabil dezakeena, beti ere zaindu eta garbitzeko ardura aurretik hartuta, noski. Bazkari edo afariak egiteko bada, tabernako laguntzaileari komentatu behar zaio, berak agendan apuntatzeko eta beharrezkoak diren azalpenak emateko, Erabiltzailearen Fitxa betetzearena besteak beste.

Bertan, gure taldeari dagozkion gutxieneko datuak, kontsumitzen duguna eta erabiltzeagatik pertsona bakoitzeko zehaztuta dagoen diru kopuru minimoa apuntatzen da eta ondorengo egunetan, diruarekin batera, tabernako laguntzaileari eman behar zaio fitxa.

Erabili, goxatu eta on egin!!!

Jubilatuen Txokoa

Jubilatuen Elkartearen egoitza ofiziala solairu honetan dago; hortik datorkio izena gela honi. Biltokia eta jantokia izateaz gain, erabilera anitzeko gela da. Izan ere, bertan, era askotako ikasketak ematen dira, bilerak...

Txoko txikia eta lasaia.

Jarduerak:

2017-11-14

GAZTAINA EGUNA

azaroak 19, domekan

Albiste gehiago

© Gizarte Etxea 2010 - Eskubide guztiak erreserbatuta

Garapena: Sonna