Gizarte Etxea - Arrankudiaga

Gizarte-Etxea: historia

#

Beatriz Etxebarria bizi izan zen etxe honetan. Berak elizari utzi zion, baldintza batekin: eraikina ezin zuen saldu, ezta alokatu ere. Etxea berritzeko lehenengo lanak 1975ean hasi ziren, Begoña Landaburu andrearen ekimenez. Orduan, ekarpen ekonomikoa eskatu zitzaien herriko familiei (1.000 pezeta, 1976an zehar ordaintzeko). Helburuak argiak eta garbiak ziren: egon eta biltzeko leku bat behar zuen izan. Kultur ekintzak (ikastaroak, hitzaldiak, liburutegia, dantzak...) antolatzeko eta mediku kontsulta gisa erabiltzeko (Ugaora joan behar ez izateko). Hau guztia dinamizatzeko junta bat osatu zen eta auzoz auzo ibili ziren herriari ezagutzera emateko.

Garai honetan Simon Olivasek eta Agustin Leturiagak, obrak amaitzeko, lan berezia egin zuten. Ordura arte, Bilboko Elizbarrutiak utzita zion etxea herriari, baina, erabilera eta gozamenerako lagapen ofiziala 1979ean gauzatu zen, akordio baten bidez, 25 urterako. Aurretik egindako lanen balorazioa egin zen, eta gerora egin ahal ziren obrak baloratu egingo zirela adostu zen. Lagapena eperik gabe luzatzeko aukera zabalik utzita. Administratzaile gisa, "Gizarte-Etxea" auzo elkartea izendatu zen, "Gizartekidea" gura zuen edozein arrankudiagar izan zitekeelarik.

Lehenengo urteetan joera parte-hartzailea izan zen nagusi, eta, urte birik behin, hauteskundeak deitzen ziren, juntako partaide berriak aukeratzeko.Honakoa zen Gizarte Etxearen hasierako abiapuntua: "Elkarte zabal eta anitza izanik, kolaboratzaile guztion ekarpen eta iritziak errespetatu eta eskertzen dira, nahiz eta eurekaz bat ez egin".

Gaur egun filosofia honek indarrean dirau, eta Gizarte-Etxeak bai pertsona fisikoak eta bai elkarteak eguneroko dinamizazioan eta antolakuntzan parte hartzera animatzen jarraitzen du. Junta edo asanblada irekiak izan ohi dira eta hor herritarron ekarpenak entzun eta erabakitzen dira; dagoena zainduz, eta aniztasuna errespetatuz, guztiok ez baitugu berdin pentsatzen. Horretan datza, benetan, Elkarte honen aberastasuna.

# #

28

lr.

25

lr.

Herritik IBILBIDEA

Gizarte aurretik
2017-10-19

EUSKARAREN ALDE AHO ETA BELARRIAK AKTIBATU

Arrankudiaga-Zollon azaroaren 3tik 10era

Albiste gehiago

© Gizarte Etxea 2010 - Eskubide guztiak erreserbatuta

Garapena: Sonna