Gizarte Etxea - Arrankudiaga

Gizarte > Funtzionamendua

Deskargak | Loturak

# #

28

ig.

ORIENTAZIO IBILBIDEA (Urduñan)

Herriko plazatik 09:00

03

lr.

ESKI IRTEERA

Plazatik 05:15

Funtzionamendua Jaietan

Herriko jaietan Gizarte-Etxeak paper berezi bat hartu izan du beti. Izan ere, bere filosofia parte hartzaileari esker, jai-egunak aproposak izaten dira urteko lan asko gauzatzeko. Zalantzarik gabe, Andra Mari jaiak, Gizarteko diru-iturrien sarrerari dagokionez, garrantzitsuenak izaten dira. Herriko beste jaietan, Basakoetxen esate baterako, bestelako lanak egiten dira, bazkari muntaiaren materiala eramatea, adibidez.

Esan bezala, Andra Mari jaiak izan ohi dira benetako exijentzia eskatzen diotenak Gizarte Etxeari, bai kultur gune bezala eta baita laguntzaileen beharrizanagatik. Zorionez, urteen poderioz, giza sare erraldoi bat josi ahal izan da eta egun 100 pertsona inguruk ondo antolatutako ekintzetan lan egiten dute Gizarte eta Arrankudiagaren mesederako...

Antolamendua ez da bereziki konplexua; jende kopuru ezberdineko taldeak osatzen dira eta bakoitzak zeregin zehatz bat betetzen du. Zeregin garrantzitsuen artean, jaien kronologia jarraituz, hauexek aipa ditzakegu:

  • Karparen muntaia: Andra Mari jaiak baino aste batzuk aurretik prestatzen da; Gizarte-Etxearen atzeko plazan kokatzen da. Tamaina handikoa izanik, egun beteko lana eskatzen du gehienetan. Normalean dozena bat lagun egoten da lanean eta, bezperan, marmitako egunean ematen zaio lehenengo astindua.
  • Marmitako afaria: Txapelketan parte hartu eta gero, jende asko hurbiltzen da karpara. Denon artean mahaiak muntatu eta elkarrekin afaltzen dugu bertan, jai-giroan eta ondo pasatzeko gogoekin beti.
  • Barra bereziaren muntaia: Jaiak baino aste bat lehenago edo, bost-sei lagunen artean antolatzen dute barra eta Berakatz Eguneko musika-jartzailearen txokoa.
  • Odolosteak: Lan gehien eskatzen duten ekintzetako bat da hau. Izan ere, horrebeste odoloste egiteko jende asko behar da: arroza eta porruaren prestaketan, suaren antolamenduan, odolosteak egin eta egosten...Goizean goiz, emakume zein gizon, lanean hasten dira, goiz erdirako lanak bukatuta egotea helburu.
  • Txanda bereziak tabernan: Jaiak direla eta, txanda bereziak egiten dira; lana askoren artean banatzea da asmoa, horrela guztiok jaietan gozatu ahal izateko.
  • Berakatz Eguneko afariak: Gau honetan, ehunka pertsonek afaltzen dute bertan ordu gutxiko tarte batean. Arratsalderako 8etarako dena prest egoten da: lau bat sukaldari, bi lagun momentuko garbiketetan, dozena bat zerbitzari, beste hiru lagun harrikoa antolatzen, postre eta kafeetan beste dozena erdi bat kide eta, noski, diruzaina eta maÎtrea. Denak "profesionalak" egun horretarako, dakiten erarik onenean bezeroak pozteko prest!
  • Berakatz Eguneko musika tabernan: Gau honetan musikak oso paper garrantzitsua betetzen du. Horretarako, Gizartek musika-jartzaile profesional baten laguntza izan du azken urteetan. Eskerrik Asko Bull.
  • Gizarteko garbiketa orokorra: Lan gogorra Berakatz Egun ostean egiten dena. Ajea guztiz gainditu barik, hamabost bat lagun ibiltzen da astearte arratsaldean jaietako eta urte guztiko garbiketa orokorra egiten.
  • Anima zaitez jaietan parte hartzen!

2018-01-12

SAGARDOTEGIRA TXANGOA

martxoaren 3an Gazte Asanbladak antolatuta

Albiste gehiago

© Gizarte Etxea 2010 - Eskubide guztiak erreserbatuta

Garapena: Sonna