Gizarte Etxea - Arrankudiaga

Gizarte > Jarduerak

Kultura Zuzenean

Barikuetan Kultura Zuzenean proiektua 2003an jarri zen martxan. Proiektu honekin  herriko jendea elkartu eta herri giroa bultzatu nahi zen eta gaur egun helburu honek indarrean dirau. Honetaz gain badira bestelako helburu batzuk ere bai, hala nola, euskararen erabilpena bultzatzea eta euskal kultura bultzatzea besteak beste.

Zertan datza BKZ? Hilean behin eta normalean ostiraletan ikuskizun kultural bat antolatzen da gizarte etxean. Izaera desberdinetakoak izan daitezke ikuskizun hauek: musika kontzertuak, hitzaldiak, hitzaldi-solasaldiak, emanaldiak,  ipuin-kontalariak, …Halako ekitaldietan giro herrikoia sortzen da gizarte-etxean: umeak, gurasoak, gazteak, helduak…bildu eta giro naturala eta aberatsa sortzen da benetan. Hileko ekintzarekin batera afari herrikoia ere antolatzen da . Afari honetara edonor etor daiteke, bakoitzak etxetik ekarritako janari goxoak konpartituz eta lagunarte atseginaz goxatuz.

Ikuskizun kultural hauek antolatzeko eta dinamizatzeko  kultura-batzordea  sortu zen  2003an. Bilera irekia eta zabala da hau ere, gizarteren filosofiarekin bat eginez herriaren onerako.

Kultura-batzordea osatzen dugunok  herriko giza-baliabideak  aprobetxatzen saiatzen gara eta  herriko musika taldeak, hizlariak…izan ditugu gure artean, beste batzuetan kanpo kontratazioak egiten ditugu. Gizarte-etxera datozen guztiei gure aurrekontuari eta filosofiari egokitutako ordainketa egiteaz gain,  giro herrikoian egindako  afari goxo batera gonbidatzen ditugu.

Urte hauetan zehar nolabaiteko dinamika hartu dugu ikuskizunak antolatzeko orduan eta badira urtero-urtero antolatzen ditugun ekintza finko batzuk:
-Gizarte-etxeko laguntzaileen afaria. Azaroan
-Pintxo lehiaketa. Martxoan
-Ihauteriak. Otsailean
-Herriko Musika eskolak eskainitako kontzertua.

BKZ proiektua hasi zenetik oso erantzun baikorra izan dugu herri mailan eta guru helburuak betetzen direla jakiteak aurrera jarraitzen bultzatzen gaitu.

ARGAZKIAK

Gehiago ikusi

  • #
  • #
  • #
2017-08-08

Arrankudiagako JAIAK

Abuztuak 12 (zapatua): Umeen Eguna

Albiste gehiago

© Gizarte Etxea 2010 - Eskubide guztiak erreserbatuta

Garapena: Sonna