Gizarte Etxea - Arrankudiaga

Gizarte > Jarduerak

KORRIKA 17

2011ko apirilaren 7an Trebiñun, hain zuzen ere, hasiko da euskararen aldeko lasterketa erraldoia. 11 egunez gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du hamazazpigarrenez, apirilaren 17an Donostiara heldu arte.“Maitatu, ikasi, ari… euskalakari” lelopean, bi mila kilometro baino gehiago egingo ditu Korrika 17k, gau eta egun gelditu gabe.

Korrika Trebiñun hasiko da apirilaren 7an (osteguna), 17:30ean.
Hiriburuetako ordutegiak:
IRUÑEA, apirilak 8 (ostirala), 19:00.
BAIONA, apirilak 11 (astelehena), 22:40.
MAULE, apirilak 12 (asteartea) 08:30.
DONIBANE GARAZI, apirilak 12 (asteartea), 12:50.
GASTEIZ, apirilak 14 (osteguna), 18:00.
BILBO, apirilak 15 (ostirala), 16:45.

DONOSTIAn apirilaren 17an (igandea) egingo ditu azken kilometroak Korrika 17k. Euskararen aldeko lasterketa 9:30ean sartuko da Donostiako kaleetan eta 13:00etan ekitaldia egingo da (goizetik gauera ikuskizunak egongo dira: Euskalaketa lehiaketaren finala, kontzertuak, umeentzako ekintzak, besteak beste)

ARGAZKIAK

Gehiago ikusi

  • #
  • #
  • #
2017-10-19

EUSKARAREN ALDE AHO ETA BELARRIAK AKTIBATU

Arrankudiaga-Zollon azaroaren 3tik 10era

Albiste gehiago

© Gizarte Etxea 2010 - Eskubide guztiak erreserbatuta

Garapena: Sonna