Gizarte Etxea - Arrankudiaga

Gizarte > Jarduerak

Musika Eskola

Arrankudiagako Musika eskolak dituen helburuak  herriko musikariak sustatzea eta musika bera bultzatzea dira. Urte askotako jarduera daukan talde bat da eta herriko jende askok  parte hartu du noiz edo noiz. Esan genezake arrankudiagarrok musikarekiko lotura estua daukagula.

Lengoaia musikala bost urtetan zehar gutxi gora behera lantzen da eta hirugarren urtean umeak prest egoten dira musika-tresna batekin hasteko. Irakasten diren musika-tresnak honako hauek dira: pianoa, txistua, flauta, trikitixa, akordeoia, eta abar.

Lengoaia musikala eta musika-tresnak jotzen irakasteaz gain, urtean zehar hainbat ekitaldi egiten dira. Honetarako, ostiralero taldeka entseguak egiten dira ekitaldietan eskainiko diren  abestiak eta musika obra ezberdinak ikasteko.

Honako hauek dira orokorrean urtean zehar eskaintzen diren ekitaldiak:
-  Kurtso bukaeran herriari eskainitako  musika ekitaldi bat antolatzen dugu.
-  Beste hainbat lekutan ere ekitaldiak izaten ditugu:
       -  Kafe Antzokian “Haur kantari Topaketan” parte-hartzen dugu
       -  Urtero egiten den Euskal Kantu Txapelketan parte-hartzen dugu

Emakume talde batek osatzen duen Abesbatza ere badaukagu herrian, noizbait gizonek ere parte hartu izan dute eta gaur egun baten batek ere parte hartzen du. Entseguak  hilean behin, hilabeteko azken igandean, egiten dituzte.  Abesbatza honetan herriko edonork parte har dezake!

ARGAZKIAK

Gehiago ikusi

  • #
  • #
  • #
2017-10-19

EUSKARAREN ALDE AHO ETA BELARRIAK AKTIBATU

Arrankudiaga-Zollon azaroaren 3tik 10era

Albiste gehiago

© Gizarte Etxea 2010 - Eskubide guztiak erreserbatuta

Garapena: Sonna