Gizarte Etxea - Arrankudiaga

Gizarte > Jarduerak

Kanpamendua

ARRANKUDIAGA ETA ZOLLOKO KANPAMENDUA

Gure herriko kanpamendua historia handikoa da eta oso leku gutxitan aurki daitekeena gainera. 1977an sortu zen eta ordutik hona herriko ume eta gazte askok konpartitu dituzte joko, gau, txango, bazkari eta pasadizo ugari. Hasieratik helburu batzuen arabera eraiki zen eta gaur egun ere horiek mantentzen ahalegintzen gara. Hala nola, euskara, ondo pasatzea, elkarbizitza, elkarlana, adiskidetasuna, elkartasuna eta errespetua.

Kanpamendu berezia da, bertan parte hartzen dugun ume zein gazteok talde bat osatzen dugulako. Ez dugu sukaldaririk ez eta etxea garbituko digun garbitzailerik ere. Astebeteko elkarbizitza horretan denen artean bazkariak prestatu, ekintzak antolatu, etxea zaindu eta garbitzen dugu. Horretarako, taldeka antolatzen gara eta talde bakoitzari zeregin batzuk egokitzen zaizkio. Kanpamendu berezia da; aste batean zehar, ume zein gazteok batera egoten garelako: elkarrekin lo egin, elkarrekin gosaldu, elkarrekin jolastu, elkarrekin konpartitu.

Noski, astebeteko elkarbizitza hori aurretik egindako lan guztiaren isla da: etxea bilatu, diru-laguntzak eskatu, tailerrak prestatu, gurasoekin bilerak egin, erosketak egin… Ez dugu beste kanpamendu batzuetan dauden baliabiderik, baina guztion laguntza eta lanarekin, kanpamendua martxan jartzen da.

Arrankudiaga eta Zolloko kanpamendua denon artean eta herriaren laguntzarekin antolatzen den proiektua da. Belaunaldiz belaunaldi tradizio bihurtu da eta hala izan dadila urte askotan zehar!

ARGAZKIAK

Gehiago ikusi

  • #
  • #
  • #
2017-11-14

GAZTAINA EGUNA

azaroak 19, domekan

Albiste gehiago

© Gizarte Etxea 2010 - Eskubide guztiak erreserbatuta

Garapena: Sonna