Gizarte Etxea - Arrankudiaga

Gizarte > Jarduerak

Euskara

Gizarte-Etxeak eta euskarak lotura estua izan dute betidanik. Auzo elkarte honetan euskara  jarduera guztietan  integratua dagoela esan genezake, izan ere Barikuetan Kultura Zuzenean-ek duen helburu nagusienetako bat  euskararen erabilera eta euskal kultura bultzatzea  da, hau da, Arrankudiagan eta Zollon ahalik eta  giro euskaldunenean bizitzea.

Euskararen aldeko jarduera desberdinak burutu izan dira eta burutzen dira:

* Euskara ikastaroak (AEK-ren eskutik) eman izan dira

* Nafarroa Oinez , Herri-Urrats eta Araba-Euskarazera joateko autobusak antolatu izan dira.

* KORRIKA: Bi urterik behin Euskal Herri osoan zehar egiten den  euskararen aldeko lasterketa erraldoian parte hartzen da.

Gainontzeko auzokide eta  jarduerekin egiten den bezala, herriko Korrika Batzordearen behar eta erabilerarako uzten dira  azpiegiturak  eta ekonomikoki  ere lagundu egiten da, kilometro bat erosiz eta nola ez… korrika eginez!

Gure hizkuntzaren aldeko kontzientzia suspertzeko balio duen edozer antola daiteke, animatu zaitez!

Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik!

ARGAZKIAK

Gehiago ikusi

  • #
  • #
  • #
2017-11-14

GAZTAINA EGUNA

azaroak 19, domekan

Albiste gehiago

© Gizarte Etxea 2010 - Eskubide guztiak erreserbatuta

Garapena: Sonna