Gizarte Etxea - Arrankudiaga

Gizarte > Arrankudiaga

Datu Orokorrak

ARRANKUDIAGA Bizkaiko udalerria da (Arratia-Nerbioi).

Altuera: 95 m. Azalera: 23,02 km2.

Nerbioi ibaiak zeharkatzen du. Mugakideak: iparraldean, Alonsotegi eta Arrigorriaga; ekialdean, Ugao eta Zeberio; hegoaldean, Arakaldo, eta mendebaldean, Laudio eta Okondo.  

Biztanleak: 943 (arrankudiagarrak). Arrankudiagako populazio aktiboaren % 58k zerbitzuetan egiten du lan; industrian, % 40k, eta nekazaritzan, % 2k.  

XX. Mendearen erdialdean populazioa hazi ondoren, gerora biztanle-kopuruak berriro behera egin du; 1970ean, 1.101 biztanle izatetik, 1991n 732 izatera iragan zen. Gaur egun 935 biztanle du.
Uribeko merindadeko elizatea zen XV. mendera bitartean. Gero, Arrigorriagako elizatekoa izan zen, Gernikako agintarien baimenaz harengandik bereizi zen arte.

EUDEL, Euskaltzaindia eta Eusko Jaurlaritzaren artean egindako “Euskal Autonomia Erkidegoko Biztanle-Entitateak” liburuxkan Arrankudiagak auzo hauek dituela dio: Arene, Aspiuntza, Uribarri, Zollo-Elexalde eta Zuluaga.

ARGAZKIAK

Gehiago ikusi

  • #
  • #
  • #
2017-08-08

Arrankudiagako JAIAK

Abuztuak 12 (zapatua): Umeen Eguna

Albiste gehiago

© Gizarte Etxea 2010 - Eskubide guztiak erreserbatuta

Garapena: Sonna