Gizarte Etxea - Arrankudiaga

Gizarte > Arrankudiaga

Eskupilota

KAMARAKA PILOTA ESKOLA

http://arrankupilota.blogspot.com

1996. urtean sortu zenetik gaur arte, Arrankudiagan esku pilota kirolaz arduratu da.
Esan dezakegu gure mutilek bertan ikasi dutela jokatzen, eta, lan on bat egin denez, azken urteotan txapeldunak izan gara, talde moduan, Bizkaiko A kategorian, altuenean. Bizkaiko binakako txapeldunak ere izan ditugu.

Bi urte frontoirik gabe egon eta gero, iaz, frontoi berria zegoenez, neska-mutilen talde berri bat hasi zen pilota eskolan, etorkizuna ziurtatuz.

Bi egunez entrenatzen da, eta , normalean, asteburuan jokatzen da partida bat, maila desberdinetako txapelketetan.

Kirol egituretan txertatuta gaude, bai Aldundiaren Eskola Kirolean, beraz,  jokalariek, entrenatzaileek eta kirol delegatuek bertako fitxa dute; bai Pilota Federakundean, kategoria nagusietarako.

Inguruetako herriekin batera, Arratia-Nerbioi txapelketa antolatzen dugu, eta, zonako delegatuaren bidez, Bizkaiko dinamikan parte hartzen dugu.

Egun, Kamaraka osatzen dugunok, hauexek gara:
Pilotariak: hogeita hamar baino gehiago
Entrenatzaileak: Sei. Haien artean Luis Mari, fundatzailea, eta Jose Luis, urteetan delegatua izan dena. Bestetik, gurean pilotari izandako bi entrenatzaile gazte tituludunak ditugula azpimarratuko genuke.
Zuzendaritza Batzordea: Bost pertsonak osatzen dute; aurten berritu dira kargu batzuk.
Gurasoak,...

Gure baliabide ekonomikoak: Udalaren eta Aldundiaren diru-laguntzak eta gurasoen kuotak dira.

Gure jarduerekin herriaren bizitzan parte hartzen dugu: umeen eta gazteen  heziketan parte hartzen dugu, jaietan parte hartzen dugu, herrira kirol partidak ekartzen ditugu, inguruko herriekin adiskidetasun harremanak mantentzen ditugu...

Sailkapenak edota informazio gehiago ikusteko sakatu ondorengo loturetan:

http://www.arguia.com/

http://www.bizkaiapilota.com/

ARGAZKIAK

Gehiago ikusi

  • #
  • #
  • #
2017-10-19

EUSKARAREN ALDE AHO ETA BELARRIAK AKTIBATU

Arrankudiaga-Zollon azaroaren 3tik 10era

Albiste gehiago

© Gizarte Etxea 2010 - Eskubide guztiak erreserbatuta

Garapena: Sonna