Gizarte Etxea - Arrankudiaga

Gizarte > Arrankudiaga

Jubilatuak

Jubilatu eta pentsionisten elkartearen egoitza ofiziala Gizarte Etxean dago, konkretuki erdiko solairuan, jubilatuen txokoa izena hartzen duena. Bertan egiten dituzte herriko jubilatuek haien bilerak. Elkartea Bizkaiko jubilatuen elkartearen barruan inskribatua dago eta konkretuki  ordezkaritza Pozokoetxen dago.

Gaur egun Arrankudiagan gutxi gora behera 179 jubilatu daude eta elkartean izena eman dutenak  108 dira, hau da, erroldatuta daudenen %60a.

Elkartearen  zuzendaritza-batzordea lehendakariak, diruzainak eta idazkariak osatzen dute eta beraiek dira jubilatuen jarduera guztiak antolatzen dituztenak: asanbladak, bazkari-herrikoiak, irteerak, herriko jaietan egiten dituzten jokoak, zozketak eta abar.

Elkartea irekia da, hau da, edonork parte hartu dezake bertan, nahikoa da izena eman eta kuota txiki bat ordaintzea.

ARGAZKIAK

Gehiago ikusi

  • #
  • #
  • #
2017-10-19

EUSKARAREN ALDE AHO ETA BELARRIAK AKTIBATU

Arrankudiaga-Zollon azaroaren 3tik 10era

Albiste gehiago

© Gizarte Etxea 2010 - Eskubide guztiak erreserbatuta

Garapena: Sonna