Gizarte Etxea - Arrankudiaga

Gizarte > Arrankudiaga

Eguen Zuri

Eskolako umeak dira protagonistak eta ohitura jarraituz etxez-etxe jakiak edo dirua eskatzen dute abestuz.

Lehen gehienbat janaria jasotzen zuten -solomoa, arrautzak...- nahiz eta abestiak "ogerlekotxu bat" aipatzen duen. Egun dirua da jasotzen dena, berez udalak diru-sail berezia dauka umeei emateko, adibidez.

Urte luzez mantendu da haurrek makila eta otzara eramateko ohitura. Horretaz gain oilarra eta estandarte bat ere eramaten dute. Estandartea Pedro Mari Bidania Arrankudiagako margolariak egin zuen 1966. urtean.

Hala ere, tradizioa zenbait kontutan egokitu dute, adibidez, antzina neskak eta mutilak ez ziren elkartzen ospakizunean eta orain bai. Eta diruaren erabileraren aldetik, garai batean lortutakoa abesten zutenen artean banatzen zen, duela urte batzuk Nikaraguara helarazten zuten dirua eta azken urte hauetan eskolako txangoak egiteko bideratu dute lortutakoa.

Ohitura babesteko abestiaren hitzak eta musika idatziz jaso dute herrian. Hemen irakur daiteke:

"Eguen zuri egune
kolore ederreko egune
mendi gainean lainu parduak
eta azpian eguzki zuria
Herri honetako neska-mutilak
zuen aurrera gatoz gaur
triparentzako eskatzen dogu
solomorik ahal badozu
Oilar gorria ta bai ederra
ta gure palu daukagu
honentzat ere eskatzen dogu
zeredozer ahal badozu
Etxeko andrie begire dago
zeruko aingeru dirudi
errukitu gugaz eta ahal badozu
ogerlekotxu bat emoiguzu
Orain hemendik bagoaz eta!!
agur hurrengo artian
agur hurrengo artian
osasun onagaz bizi. Eup!!
"

ARGAZKIAK

Gehiago ikusi

  • #
  • #
  • #
2017-10-19

EUSKARAREN ALDE AHO ETA BELARRIAK AKTIBATU

Arrankudiaga-Zollon azaroaren 3tik 10era

Albiste gehiago

© Gizarte Etxea 2010 - Eskubide guztiak erreserbatuta

Garapena: Sonna