Gizarte Etxea - Arrankudiaga

Gizarte > Arrankudiaga

Guraso Elkartea

IGE, Ikasleen Guraso Elkartea da eta horren helburua eskolarekin zerikusia duten gauza guztietan parte-hartze aktiboa izatea da. Irakasleekin egiten diren bileretan parte hartzeaz gain, eskolaz kanpoko ekintzak ere antolatzen ditu.

Eskolaz kanpoko ekintza horiek ikasleen gurasoek urtero ordaintzen duten kuotarekin eta udalak emandako diru-laguntzarekin mantentzen dira. Kuota sartzeko bankuko kontuaren zenbakia honako hau da:  --------------------------------.

Jarraian ikasturte honetako eskolaz kanpoko ekintzen zerrenda jaso dugu:

Gabonetan IGEk irteera bat antolatzen du Haurren Gabonetako Parkera.

Lehenengo hiruhilekoa:

-  Haur Hezkuntza (3,4 eta 5 urte): Psikomotrizitatea. 

-  1.-2.-3.: Tailerrak. 

-  4.-5.-6.: Kirol anitza.

Bigarren hiruhilekoa: 

-  Haur Hezkuntza (3,4 eta 5 urte): Psikomotrizitatea.

-  1.-2.-3.: Kirol anitza. 

-  4.-5.-6.: Bertsolaritza.

Hirugarren hiruhilekoa:

-  Haur Hezkuntza (3,4 eta 5 urte): Psikomotrizitatea.

-  1.-2.-3.: Dantza. 

-  4.-5.-6.: Dantza.

 

 

ARGAZKIAK

Gehiago ikusi

  • #
  • #
  • #
2017-11-14

GAZTAINA EGUNA

azaroak 19, domekan

Albiste gehiago

© Gizarte Etxea 2010 - Eskubide guztiak erreserbatuta

Garapena: Sonna