Gizarte Etxea - Arrankudiaga
Albistea Bidali

ETIKETAK

matarrasa gizakatea argazkiak jalgi pilota partiduak altsasu carrera deiadar mendiak ipuin kontalaria kameratoia ikastaroak santa ageda gaztainak euskara udaletxea pelota mano basakoetxe ikastaroa consulta deportes santa ana zaintza zerbitzua erromeria untzueta txangoa a2 gaztetxea mendi trail lasterketa elkartasun afariak portugalete arrigorriaga kantu txapelketa gure esku dago kamaraka pelota eskola soka tira jubilatuak udaleku irekiak kanporamartxo musika eskola futbol elecciones esku pilota perretxikoak uribarriko jaiak arrankudiaga euskal astea indarra futbola internazionalista eguna eskupilota gabonak auzo batzarrak pilota partiduak interpueblos herriartekoa jaiak lasterketa bazkaria etxera bretoiak elkartasuna kirikinausia zolloko jaiak kirolak uribarri dastaketa urte berri on mugikortasuna topaketak pilota partidak hauteskundeak kontsulta udalekuak zinema handia filmea bizikleta elkartasun gaua ados "andra mari" olentzero 1937 lantaldeak aniztasuna azoka asanblada sagardotegira pilota eskola zollo auzoak berakatz eguna gazte eguna dantzak ibaia gazte eguenzuri egun zuri emakumeak ikastaroak arrankudiagan fetitxe eguen zuri kanpamendua txapeldunak martxoak 8 zuhaitz eguna korrika habemus papam erdu gugaz euskaraz mugarria multimedia ikastaroa aizkolaria trail andra mari pilotakadaz aiaraldea txapelketa presoak etxebizitzak zozketa kontzertua erronka motxilaren umea hitzaldia dirulaguntzak neguko oporrak lasto jaurtiketa jaiek 1936-1937 desafio erakusketa drogak arrankudiaga-bazkaria trail lasterketa san pedro

2018-02-10

EUSKAL DANTZAK ikastaroa

Otsailak 12, 19 eta 26an

2011-10-06

BKZ abuztua 2011

Herriko jaietan Gizarte-Etxean lan handia egiten da eta aurten Andra Mari eguneko JOKO KOOPERATIBOAK antolatu ditu jai egitarauaren barruan.

2011-03-29

UDAL IKASTAROAK

Aurtengo bigarren hiruhilekoaren ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago.

Zabalik dago apirilaren 8raino, udalak, aurtengo bigarren hiruhilekorako antolatutako ikastaroetan izena emateko epea. Ikastaroak, apirilaren 4an hasiko dira ekainaren 28an bukatzeko. Hauexek dira,  ikastaroak, ordutegiak eta prezioak:

2010-11-01

Udazkeneko multimedia eskola

Aiaraldea Komunikazio Leihoa ireki genuenetik etengabe saiatu gara euskarari espazio berriak irekitzen; leiho handi eta txikiak, kolore bizi, apal eta nabarretakoak, kolektiboak eta norbanakoenak...denak ere euskaratik eta euskaraz.
Udazkeneko Multimedia Eskola 201.0

Eta oraingoan egitasmo berri bat aurkeztera gatoz; Udazkeneko Eskola Multimedia 201.0 hain zuzen ere. Zer eta euskarri teknologikoak gurean euskarara zabaltzeko eta euskarak euskarrri tekonologiko horiek baliatzeko.

Gero eta gehiago dira mundu global honetan komunikazio garatzeko sortu eta garatzen diren tresnak. Digitalizazioak eta sareak ekarri dituen iraultza txikiak inoiz baino eskurago jartzen digu "edozer" egiteko aukera, txikienak ere handien pareko jarduteko aukera. Eta hor kokatzen da ere euskararen erronka.

Gure hizkuntza txuri beltzetik atera eta ahal beste euskarri baliatuz nonahi zabaltzeko aukera paregabea. Aiaraldea Komunikazio Leihoan lanean dihardugun pertsone argi izan dugu hasieratik; euskararentzako espazioak irabazi eta ahal dela, kolorez eta dinamikotasunez jendarteratzeko erronkari heldu. Ikusentzunezkoak, sareak, euskarri digitalak, sare sozialak...eta han hemenka topa ditzakegun dozenaka tresna, denak gure hizkuntzaren normalizaziorako baliatu.
Ikastaroak eta hitzaldi-tailerrak

Horretarako baina, ezagutu eta erabiltzen jakin behar. Eta hartara dator hain zuzen ere orain aurkezten dizuegun Udazkeneko Eskola Multimedia 201.0. Bertan aiaraldeko herritarrei zabaldutako 4 ikastaro luze antolatu ditugu; Bideogintza, Zinemagintza, Blogak eta Sare sozialak eta Argazkigintza digitala. Iraupen desberdinetako ikastaroak denak ere, baina tresna horietan ondo eta sakon trebatzekoak.

Era berean, eta aurtengo eskola osatze aldera, beste lau hitzaldi-tailer ere prestatzen ari gara, urtea bukatu baino lehen aiaraldeko herri desberdinetan egitekoak; telefono bidezko bideo-streaming-a, ikusentzunezko proiektuen garapena, eta hamaika telebistaren aurkezpena bestean beste.

Hauen guztien informazio zehatzagoa jaso nahi izanez gero, prestatu dugun eskuorri digitala kontsultatzerik duzue, HEMEN klik eginez.

Ikastaroak zein egun eta ordutan garatuko diren, partehartzaile eta irakasleen arabera erabakiko da, ikastaro bakoitza aurkezten den egunean zehaztuko dena.
Izen ematea

Ikastaroetan parte hartzeko izen ematea ireki dugu dagoeneko, eta Azaroaren 1era bitarte -igandea- aukera izango duzue gogokoen duzuen ikastaroa hautatzeko. Lekuak mugatuak dira eta izen emateko ordenaren arabera osatuko ditugu euretan parte hartuko duten pertsonen zerrendak, argi ibili beraz.

Horretarako, e·posta helbide honetara mezua idatzi behar duzue izen abizenak, aukeratutako ikastaroa, adina, harremanetarako telefonoa eta e-posta helbidea adieraziz: ume2010@aiaraldea.com
Egitasmoaren Laguntzaileak

Eskola hau antolatzeko lanean lagun izan ditugu Arabako Foru Aldundia, Algitech enpresa, Amurrioko Zaraobe Institutoa eta Laudioko Udal Lanbide Heziketa Eskola, eskerrak eurei ere eta nola ez, gure euskarrietan bere argazkia erabiltzeko baimena eman digun Iban Pagaldayri.

1 / 1 1

© Gizarte Etxea 2010 - Eskubide guztiak erreserbatuta

Garapena: Sonna