Gizarte Etxea - Arrankudiaga
Albistea Bidali

ETIKETAK

neguko oporrak zuhaitz eguna internazionalista eguna "andra mari" lasterketa kameratoia udaleku irekiak eskupilota bretoiak pilota eskola jubilatuak etxebizitzak dirulaguntzak zolloko jaiak barroteak suntsitu fest consulta gizakatea pelota mano desafio gazte lantaldeak ipuin kontalaria multimedia ikastaroa berakatz eguna bizikleta emakumeak arrankudiaga zaintza zerbitzua musika eskola carrera udaletxea zozketa jaiak elkartasun gaua zinema auzo batzarrak erakusketa txapeldunak basakoetxe uribarriko jaiak erromeria 1936-1937 bazkaria handia filmea aniztasuna untzueta habemus papam pilotakadaz drogak mugikortasuna kontsulta kantu txapelketa perretxikoak hauteskundeak euskara klaseak a2 gaztainak kirikinausia futbol esku pilota ikastaroak topaketak matarrasa gure esku dago argazkiak euskara sagardotegira pilota partiduak kontzertua arrankudiaga-bazkaria lasto jaurtiketa soka tira mendi trail lasterketa santa ana azoka kanporamartxo motxilaren umea gabonak ados kirolak indarra euskal astea mugarria jaiek erronka kanpamendua gazte eguna txapelketa elecciones aizkolaria joseba andra mari txangoa elkartasuna asanblada dantzak presoak altsasu jalgi deportes ikastaroa auzoak omenaldia deiadar mendiak kamaraka pelota eskola agua martxoak 8 san pedro etxera arrigorriaga 1937 erdu gugaz euskaraz trail lasterketa portugalete herri-bideak korrika santa ageda egun zuri ikastaroak arrankudiagan eguenzuri urte berri on futbola zollo fetitxe gaztetxea udalekuak ura aiaraldea trail uribarri ibaia olentzero hitzaldia pilota partiduak interpueblos herriartekoa dastaketa elkartasun afariak eguen zuri pilota partidak

2018-02-10

EUSKAL DANTZAK ikastaroa

Otsailak 12, 19 eta 26an

2011-10-10

Arrankudiaga-Zolloko Udalak antolatutako ikastaroak martxan jarriko dira

Arrankudiaga-Zolloko Udalak antolatutako hainbat ikastaro hasiko dira aste honetan. Eskaintza anitza izan da eta herritarren erantzuna ere horren neurrikoa, zalantza barik.

2011-03-29

UDAL IKASTAROAK

Aurtengo bigarren hiruhilekoaren ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago.

Zabalik dago apirilaren 8raino, udalak, aurtengo bigarren hiruhilekorako antolatutako ikastaroetan izena emateko epea. Ikastaroak, apirilaren 4an hasiko dira ekainaren 28an bukatzeko. Hauexek dira,  ikastaroak, ordutegiak eta prezioak:

2010-11-01

Udazkeneko multimedia eskola

Aiaraldea Komunikazio Leihoa ireki genuenetik etengabe saiatu gara euskarari espazio berriak irekitzen; leiho handi eta txikiak, kolore bizi, apal eta nabarretakoak, kolektiboak eta norbanakoenak...denak ere euskaratik eta euskaraz.
Udazkeneko Multimedia Eskola 201.0

Eta oraingoan egitasmo berri bat aurkeztera gatoz; Udazkeneko Eskola Multimedia 201.0 hain zuzen ere. Zer eta euskarri teknologikoak gurean euskarara zabaltzeko eta euskarak euskarrri tekonologiko horiek baliatzeko.

Gero eta gehiago dira mundu global honetan komunikazio garatzeko sortu eta garatzen diren tresnak. Digitalizazioak eta sareak ekarri dituen iraultza txikiak inoiz baino eskurago jartzen digu "edozer" egiteko aukera, txikienak ere handien pareko jarduteko aukera. Eta hor kokatzen da ere euskararen erronka.

Gure hizkuntza txuri beltzetik atera eta ahal beste euskarri baliatuz nonahi zabaltzeko aukera paregabea. Aiaraldea Komunikazio Leihoan lanean dihardugun pertsone argi izan dugu hasieratik; euskararentzako espazioak irabazi eta ahal dela, kolorez eta dinamikotasunez jendarteratzeko erronkari heldu. Ikusentzunezkoak, sareak, euskarri digitalak, sare sozialak...eta han hemenka topa ditzakegun dozenaka tresna, denak gure hizkuntzaren normalizaziorako baliatu.
Ikastaroak eta hitzaldi-tailerrak

Horretarako baina, ezagutu eta erabiltzen jakin behar. Eta hartara dator hain zuzen ere orain aurkezten dizuegun Udazkeneko Eskola Multimedia 201.0. Bertan aiaraldeko herritarrei zabaldutako 4 ikastaro luze antolatu ditugu; Bideogintza, Zinemagintza, Blogak eta Sare sozialak eta Argazkigintza digitala. Iraupen desberdinetako ikastaroak denak ere, baina tresna horietan ondo eta sakon trebatzekoak.

Era berean, eta aurtengo eskola osatze aldera, beste lau hitzaldi-tailer ere prestatzen ari gara, urtea bukatu baino lehen aiaraldeko herri desberdinetan egitekoak; telefono bidezko bideo-streaming-a, ikusentzunezko proiektuen garapena, eta hamaika telebistaren aurkezpena bestean beste.

Hauen guztien informazio zehatzagoa jaso nahi izanez gero, prestatu dugun eskuorri digitala kontsultatzerik duzue, HEMEN klik eginez.

Ikastaroak zein egun eta ordutan garatuko diren, partehartzaile eta irakasleen arabera erabakiko da, ikastaro bakoitza aurkezten den egunean zehaztuko dena.
Izen ematea

Ikastaroetan parte hartzeko izen ematea ireki dugu dagoeneko, eta Azaroaren 1era bitarte -igandea- aukera izango duzue gogokoen duzuen ikastaroa hautatzeko. Lekuak mugatuak dira eta izen emateko ordenaren arabera osatuko ditugu euretan parte hartuko duten pertsonen zerrendak, argi ibili beraz.

Horretarako, e·posta helbide honetara mezua idatzi behar duzue izen abizenak, aukeratutako ikastaroa, adina, harremanetarako telefonoa eta e-posta helbidea adieraziz: ume2010@aiaraldea.com
Egitasmoaren Laguntzaileak

Eskola hau antolatzeko lanean lagun izan ditugu Arabako Foru Aldundia, Algitech enpresa, Amurrioko Zaraobe Institutoa eta Laudioko Udal Lanbide Heziketa Eskola, eskerrak eurei ere eta nola ez, gure euskarrietan bere argazkia erabiltzeko baimena eman digun Iban Pagaldayri.

2010-03-26

Udal Ikastaroak

2. hiruhilabetea / 2º trimestre

1 / 1 1

© Gizarte Etxea 2010 - Eskubide guztiak erreserbatuta

Garapena: Sonna