Gizarte Etxea - Arrankudiaga
Albistea Bidali

ETIKETAK

herri-bideak altsasu a2 soka tira euskara fetitxe lantaldeak trail lasterketa kanporamartxo asanblada ikastaroak arrankudiagan esku pilota pilota partidak merkadillo matarrasa dantzak gizakatea ibarretxe aiaraldea kirikinausia 1937 pelota mano internazionalista eguna 1936-1937 santa ageda san pedro; uribarri; jaiak gazte ibaia udaletxea bazkaria zozketa kontzertua azoka bizikleta elkartasuna futbola erronka jaiak kameratoia kamaraka pelota eskola postre habemus papam musika eskola jubilatuak udaleku irekiak desafio untzueta jalgi elkartasun afariak emakumeak ihes gela etxebizitzak uribarriko jaiak san martin consulta sagardotegira ura hitzaldia dirulaguntzak erakusketa argazkiak ados auzo batzarrak barroteak suntsitu fest presoak topaketak mendi trail lasterketa basakoetxe san pedro gabonak lasterketa txangoa omenaldia etxera andra mari zuhaitz eguna uribarri agua ikastaroa multimedia ikastaroa kanpamendua zinema erromeria auzoak deportes bretoiak ipuin lehiaketa olentzero egunzuri mugarria euskara klaseak hauteskundeak motxilaren umea ipuin kontalaria jaiek oxinburu txapeldunak arrankudiaga-bazkaria gaztainak kantu txapelketa euskal astea dastaketa portugalete trail euskaraldia handia filmea berakatz eguna eskupilota pilotakadaz aizkolaria txapelketa eguenzuri arrigorriaga indarra pilota partiduak interpueblos herriartekoa gaztetxea eguen zuri gure esku dago deiadar mendiak aniztasuna "andra mari" jaiak;andra mari gazte eguna mugikortasuna lasto jaurtiketa zollo elkartasun gaua pilota eskola santa ana drogak urte berri on joseba kirolak udalekuak elecciones egun zuri korrika kontsulta erdu gugaz euskaraz arrankudiaga martxoak 8 neguko oporrak pilota partiduak zolloko jaiak kanpamentua zaintza zerbitzua carrera ikastaroak futbol perretxikoak

2013-11-01

Zolloko JAIEK 2013

Azaroaren 8tik 11ra ospatuko dira Zolloko San Martinek.

2010-11-11

San Martinak Zolloko Jaiek!!

Gaur iluntze partean emango zaie hasiera Zolloko jaiei bolandera eta kanpai doinuen artean. Plaza, frontoi eta eleiz portal inguruak jai giroz jantziko dira bihartik domekara arte.

Ostegunean, San Martin egunean, Zollora gerturatuko den jendeak, urdinez jantzi berri den frontoian, esku pilota partiduak ikusteko aukera edukiko du eguerdiko 12:30tatik aurrera. Lehenengo umeak jolastuko dute eta gero nagusiek. Berasaluze IX (Berriz) eta Dani Arkotxa (Zollo), Erauzkin (Lemoa) eta Galarza VIren (Lemoa) kontra lehiatuko dira. Bien bitartean Bidebieta trikitixak giroa alaituko du urtero lez. Hala ere San Martinetako ohiturarik zaharrenetarikoa iluntzeko 19:30tan helduko da: Txarrikia. Zollora gosetuta datorren oro etxean egindako ogia eta txerrikia dastatu ahal izango ditu. Goikiriko pandereterak ere erritmoa jarriko diote gauari Bidebieta trikitixarekin batera.

Bezperan tripa ondo bete zutenek ostiralean dantzariei pasatuko diete lekukoa, izan ere gaueko 22:00etan Azido folkloriko taldearen eskutik dantza plaza egongo da.

“Artxila mortxila” hitz magikoek umez beteko dute frontoia. Eguerdiko 12:00etan eskenatokira igoko baita Txan Magoa.

Baina magiak ez ditu aizkorak zorroztuko, hori iluntzeko 20:00retan egongo diren aizkolarien lana izango delako. Aritz Irazabal (Ugao) eta Gaizka Lopez (Laudio), Mikel Ussia (Laudio) eta Unai Aldaperen (Dima) aurka arituko dira.

Itxaropen zikiña, Herrikadak eta Ze Esatek!-en kontzertuek doinua jarriko diote gauari eta amaitzeko erromeria egongo da Amaiur taldearekin.

Larunbatean, pasaden urtean bezala, autobus zerbitzua egongo da. Ugaoko geltokitik 19:30etatik 22:30etara aterako dira ordu erdiro igotzeko, eta bajatzeko 02:30etatik 5:30ak arte Zollotik.

Igandean Euskal Herriko lasto-jaurtiketako txapelketaren finala jokatuko da eta goizean zehar Aretako trikitilariak entzun ahal izango dira frontoi inguruetatik.

1 / 1 1

© Gizarte Etxea 2010 - Eskubide guztiak erreserbatuta

Garapena: Sonna