Gizarte Etxea - Arrankudiaga
Albistea Bidali

ETIKETAK

zinema zaintza zerbitzua fetitxe kantu txapelketa trail pelota mano pilota partidak barroteak suntsitu fest indarra elkartasun afariak esku pilota hauteskundeak egun zuri andra mari neguko oporrak kanpamentua euskara klaseak san pedro gaztainak elkartasun gaua ipuin kontalaria bretoiak pilota partiduak santa ageda merkadillo motxilaren umea futbola euskaraldia santa ana kontzertua deportes urte berri on agua omenaldia zolloko jaiak aniztasuna mugikortasuna eguen zuri basakoetxe etxebizitzak presoak kirikinausia carrera bazkaria postre gizakatea gabonak kanpamendua gure esku dago udalekuak uribarri joseba untzueta jubilatuak ura egunzuri jaiak udaleku irekiak herri-bideak 1937 perretxikoak futbol elecciones aizkolaria san martin 1936-1937 hitzaldia gazte eguna dantzak euskal astea erronka asanblada elkartasuna txangoa portugalete ados olentzero udaletxea argazkiak ikastaroak kamaraka pelota eskola mendi trail lasterketa euskara pilota eskola auzoak erdu gugaz euskaraz korrika zozketa bizikleta altsasu deiadar mendiak ikastaroa oxinburu consulta topaketak zollo mugarria kontsulta arrankudiaga trail lasterketa sagardotegira gaztetxea auzo batzarrak lasterketa eguenzuri ihes gela txapeldunak arrigorriaga desafio a2 txapelketa drogak arrankudiaga-bazkaria pilota partiduak interpueblos herriartekoa dirulaguntzak martxoak 8 musika eskola kanporamartxo ibarretxe kameratoia lasto jaurtiketa erakusketa pilotakadaz multimedia ikastaroa "andra mari" ibaia dastaketa handia filmea habemus papam eskupilota berakatz eguna gazte uribarriko jaiak lantaldeak jaiek azoka internazionalista eguna matarrasa etxera erromeria jalgi kirolak emakumeak zuhaitz eguna ikastaroak arrankudiagan soka tira aiaraldea

2010-11-10

Zollon Lasto-jaurtiketa

V. urtez egiten dan Lasto Jaurtiketako Txapelketa Ofiziala aurten Zollora etorriko da atzera be. Domekan jokatuko da frontoian, eguerdiko hamabi eta erdietan.

Aurreko urte bietan legez, Zolloko San Martin jaien barruan Euskal Herriko lasto-jaurtiketako txapelketearen finala jokatuko da. Txapelketea 2002. urtetik jokatzen da, eta 2006tik modu ofizialean. Esan dogun moduan, ez da txapelketa hau Zollon egiten dan lehenengo aldia; 2008an eta 2009an Zolloko frontoiak hartu eban ekitaldia, eta aurreko urtean be hurrean jokatu zan, Orozkon. Horreetan guztietan Joxemartin Bustintza ‘Tubi’ dimoztarra izan da jaun eta jabe finalean, eta Arbenoitz lapurtarra eta Lapazaran bizkaitarra izan dira bere arerio nagusiak. Bustintzak igaz 6,70 metroko markea lortu eban.

Kirol honek baserriko beharrean dauka jatorria, lasto-fardoak sardaz gurdira botateko moduan hain zuzen be. Era berean, antzekotasuna dauka atletismoko pertiga- edo altura-saltoagaz: horreetan egiten dan legez, listoi bat paretan da goian eta kirolariak hiru aukera daukaz hori gainditzeko.

Aurten hamalau kirolari lehiatuko dira Zolloko finalean, 2009an baino lau gehiago. Bakotxak 12 kiloko lasto-fardoa altzau beharko dau hiru bider. Frontoian eguerdiko 12’30ean hasiko da probea eta txistu eta panderoen doinuek lagunduko dabe ekitaldia.

1 / 1 1

© Gizarte Etxea 2010 - Eskubide guztiak erreserbatuta

Garapena: Sonna