Gizarte Etxea - Arrankudiaga
Albistea Bidali

ETIKETAK

esku pilota zinema consulta arrigorriaga soka tira basakoetxe ikastaroak arrankudiagan lasterketa argazkiak topaketak olentzero a2 jaiek zaintza zerbitzua etxera udalekuak bazkaria bizikleta 1937 kontzertua elecciones ibarretxe portugalete untzueta pilota partiduak etxebizitzak kirikinausia azoka hauteskundeak kanporamartxo berakatz eguna eguenzuri txapelketa deportes neguko oporrak ibaia indarra oxinburu drogak hitzaldia merkadillo elkartasun gaua trail ikastaroak herri-bideak elkartasun afariak martxoak 8 korrika trail lasterketa kameratoia agua erdu gugaz euskaraz lantaldeak lasto jaurtiketa uribarriko jaiak auzoak mendi trail lasterketa kanpamendua dantzak pilota eskola elkartasuna dirulaguntzak carrera postre musika eskola erromeria mugarria motxilaren umea habemus papam bretoiak gaztainak zolloko jaiak euskara gazte eguna futbola andra mari emakumeak euskaraldia desafio ados kamaraka pelota eskola aniztasuna arrankudiaga egun zuri kontsulta internazionalista eguna zuhaitz eguna sagardotegira egunzuri barroteak suntsitu fest mugikortasuna jalgi arrankudiaga-bazkaria presoak jaiak zozketa pilota partidak zollo "andra mari" txapeldunak pilotakadaz fetitxe santa ana gazte urte berri on perretxikoak pelota mano matarrasa jubilatuak asanblada auzo batzarrak txangoa erronka ikastaroa san martin eskupilota aizkolaria joseba deiadar mendiak udaleku irekiak erakusketa futbol udaletxea santa ageda euskara klaseak aiaraldea euskal astea altsasu san pedro eguen zuri gizakatea pilota partiduak interpueblos herriartekoa kantu txapelketa kirolak uribarri ipuin kontalaria dastaketa handia filmea ura omenaldia gabonak 1936-1937 gaztetxea gure esku dago multimedia ikastaroa

2010-11-01

Udazkeneko multimedia eskola

Aiaraldea Komunikazio Leihoa ireki genuenetik etengabe saiatu gara euskarari espazio berriak irekitzen; leiho handi eta txikiak, kolore bizi, apal eta nabarretakoak, kolektiboak eta norbanakoenak...denak ere euskaratik eta euskaraz.
Udazkeneko Multimedia Eskola 201.0

Eta oraingoan egitasmo berri bat aurkeztera gatoz; Udazkeneko Eskola Multimedia 201.0 hain zuzen ere. Zer eta euskarri teknologikoak gurean euskarara zabaltzeko eta euskarak euskarrri tekonologiko horiek baliatzeko.

Gero eta gehiago dira mundu global honetan komunikazio garatzeko sortu eta garatzen diren tresnak. Digitalizazioak eta sareak ekarri dituen iraultza txikiak inoiz baino eskurago jartzen digu "edozer" egiteko aukera, txikienak ere handien pareko jarduteko aukera. Eta hor kokatzen da ere euskararen erronka.

Gure hizkuntza txuri beltzetik atera eta ahal beste euskarri baliatuz nonahi zabaltzeko aukera paregabea. Aiaraldea Komunikazio Leihoan lanean dihardugun pertsone argi izan dugu hasieratik; euskararentzako espazioak irabazi eta ahal dela, kolorez eta dinamikotasunez jendarteratzeko erronkari heldu. Ikusentzunezkoak, sareak, euskarri digitalak, sare sozialak...eta han hemenka topa ditzakegun dozenaka tresna, denak gure hizkuntzaren normalizaziorako baliatu.
Ikastaroak eta hitzaldi-tailerrak

Horretarako baina, ezagutu eta erabiltzen jakin behar. Eta hartara dator hain zuzen ere orain aurkezten dizuegun Udazkeneko Eskola Multimedia 201.0. Bertan aiaraldeko herritarrei zabaldutako 4 ikastaro luze antolatu ditugu; Bideogintza, Zinemagintza, Blogak eta Sare sozialak eta Argazkigintza digitala. Iraupen desberdinetako ikastaroak denak ere, baina tresna horietan ondo eta sakon trebatzekoak.

Era berean, eta aurtengo eskola osatze aldera, beste lau hitzaldi-tailer ere prestatzen ari gara, urtea bukatu baino lehen aiaraldeko herri desberdinetan egitekoak; telefono bidezko bideo-streaming-a, ikusentzunezko proiektuen garapena, eta hamaika telebistaren aurkezpena bestean beste.

Hauen guztien informazio zehatzagoa jaso nahi izanez gero, prestatu dugun eskuorri digitala kontsultatzerik duzue, HEMEN klik eginez.

Ikastaroak zein egun eta ordutan garatuko diren, partehartzaile eta irakasleen arabera erabakiko da, ikastaro bakoitza aurkezten den egunean zehaztuko dena.
Izen ematea

Ikastaroetan parte hartzeko izen ematea ireki dugu dagoeneko, eta Azaroaren 1era bitarte -igandea- aukera izango duzue gogokoen duzuen ikastaroa hautatzeko. Lekuak mugatuak dira eta izen emateko ordenaren arabera osatuko ditugu euretan parte hartuko duten pertsonen zerrendak, argi ibili beraz.

Horretarako, e·posta helbide honetara mezua idatzi behar duzue izen abizenak, aukeratutako ikastaroa, adina, harremanetarako telefonoa eta e-posta helbidea adieraziz: ume2010@aiaraldea.com
Egitasmoaren Laguntzaileak

Eskola hau antolatzeko lanean lagun izan ditugu Arabako Foru Aldundia, Algitech enpresa, Amurrioko Zaraobe Institutoa eta Laudioko Udal Lanbide Heziketa Eskola, eskerrak eurei ere eta nola ez, gure euskarrietan bere argazkia erabiltzeko baimena eman digun Iban Pagaldayri.

1 / 1 1

© Gizarte Etxea 2010 - Eskubide guztiak erreserbatuta

Garapena: Sonna