Gizarte Etxea - Arrankudiaga
Albistea Bidali

ETIKETAK

elecciones untzueta santa ana auzo batzarrak erronka erdu gugaz euskaraz kameratoia pilota eskola lasterketa deportes topaketak futbol "andra mari" lantaldeak uribarri kanporamartxo zozketa soka tira pilota partiduak pilota partiduak interpueblos herriartekoa gizakatea herri-bideak uribarriko jaiak zollo gure esku dago jaiek neguko oporrak futbola handia filmea internazionalista eguna pilota partidak ipuin kontalaria ikastaroa a2 erakusketa kontsulta kontzertua sagardotegira indarra txapeldunak multimedia ikastaroa euskara klaseak arrankudiaga-bazkaria deiadar mendiak portugalete erromeria bazkaria arrigorriaga santa ageda udaletxea joseba argazkiak elkartasun afariak txangoa bretoiak etxebizitzak trail ibaia presoak 1936-1937 kantu txapelketa euskara gazte consulta altsasu aizkolaria eskupilota mugarria ura asanblada emakumeak olentzero matarrasa musika eskola zuhaitz eguna euskal astea aniztasuna martxoak 8 arrankudiaga dirulaguntzak ados elkartasuna 1937 drogak azoka barroteak suntsitu fest udaleku irekiak lasto jaurtiketa korrika gaztainak eguenzuri san pedro jubilatuak berakatz eguna aiaraldea carrera dastaketa udalekuak hauteskundeak kirolak agua txapelketa trail lasterketa omenaldia jaiak fetitxe mendi trail lasterketa bizikleta kirikinausia etxera esku pilota pelota mano andra mari gazte eguna ikastaroak desafio urte berri on egun zuri gabonak kanpamendua pilotakadaz motxilaren umea jalgi ikastaroak arrankudiagan basakoetxe hitzaldia habemus papam dantzak zaintza zerbitzua perretxikoak eguen zuri auzoak zolloko jaiak elkartasun gaua gaztetxea mugikortasuna kamaraka pelota eskola zinema

2018-02-10

Aiaraldeko I. azoka soziala

#

Otsailaren 24 eta 25ean egingo da "kontsumitzen duguna gara, bizitzeko alternatibak" lelopean.

Aiaraldea Ekintzen Faktoriak antolatuko du egitasmoa, Gardea industriaguneko 4-8 pabilioian. Faktoriako lehen ekintza publikoa izango da, eta bizitza zein kontsumo alternatibak plazaratzea izango du helburu. Azoka eskualdean mota horretako proiektuak elkarlanean garatzeko topagune bihurtu nahi dute antolatzaileek.

“Aiaraldeko l. Azoka Soziala” aurkeztu du Ekintzen Faktoriak, bizitzeko alternatibak plazaratzeko Laudioko industriagunean kokatutako pabilioian egingo dute azoka. / Aiaraldea.eus |  Ikusi handiago |  Argazki originala

Indartsu hasiko Aiaraldea Ekintzen Faktoriak bere ibilbidea. Aurkeztu du dagoeneko bere lehen ekintza publikoa: Aiaraldeko I. Azoka Soziala. Otsailaren 24 eta 25ean egingo da zita, eta bizitza zein kontsumo alternatibak izango ditu hizpide, mota horretako proiektuak garatuko baititu Faktoriak aurrerantzean.

Egitarau oparoa

Egitarau anitz eta oparoa prestatu dute otsaileko azken astebururako. Larunbatean tokiko ekoizleen eta proiektu eraldatzaileen azoka egingo dute. Aurkezpen maratoia ere prestatu dute, bizitzako hainbat esparrutan eragiten duten egitasmoak ezagutzera emateko: moneta sozialak, etxebizitza komunitarioak, energia berriztagarriak, eskola jantokiak, banku eta kreditu entitate etikoak... Makina bat ekimenen berri izateko parada egongo da, eskualdean antzeko proiektuak garatzeko inspirazio iturri izan daitezen.

Umeen espazio propioa

Gainera, umeek euren espazio propioa izango dute, hainbat ekintzekin. “Txef” txikien topaketa izango da horietako bat: haurrek osagaiak bilatu beharko dituzte azokan, gerora bazkaria prestatzeko. Halaber, ogia ekoizteko tailerra  edukiko dute, besteak beste. alabaina, jarduera horietan parte hartzeko aurretik izena eman beharra dago.

Moneta propioa

Tokiko eta garaiko produktuak ekoizleen eskuetatik zuzenean eskuratzeko dira larunbateko azokan. Salerosketak, baina, ez dira euroen bidez gauzatuko. Txanpon propioa izango du azokak: "Aikoa". Moneta sozial berezia izango da, euroarekin trukatzean, pertsona bakoitzak "aiko" kopuru ezberdina jasoko duelako: errenta baxuena duten herritarrek jasoko dute txanpon gehien, egunerokoan ematen diren ezberdintasun ekonomikoak arintzeko.

Bazkalostean dokumental proiekzioak eta mahai-ingurua izango dira nagusi. Iluntzean amaituko da jardunaldia, eskualdeko hainbat musikariren saio inprobisatuarekin.

Truke azoka, igandean

Igandean, aldiz, truke azoka atonduko dute Faktorian. “Kontsumo eta truke eredu ezberdinak probatzea izango da egitasmoaren xedea”, azaldu du azokaren antolakuntzan murgildua dagoen Garrastatxu Landaluzek. Parte hartu nahi duen orok aurretik eman beharko du izena, “eramaten diren objektuak egoera onean egotea izango da baldintza bakarra”.

Landaluzeren hitzetan, hiru modu egongo dira trukerako. “Truke-zuzena” izango da horietako bat: bi pertsonek gauzak elkarren artean partekatzea, alegia. Eskaintza “monetarizatzea” izango da bigarren aurkera, “aiko” txanpona baliatuta. Horrez gain, “truke-librerako” gunea eratuko dute: “Objektu bat utzita beste bat hartzeko aukera egongo da txoko horretan”.

Umeek ere parte hartu ahal izango dute ekimenean, beste haur batzuekin edota helduekin eurena konpartituta. “Haurrak guztiz libreki jardutea da helburua, euren irizpide propioen arabera jokatzen utziz”, erantsi du Landaluzek. Dinamika batzuk egingo dituzte horri begira, “euren menpekotasuna txikiagotzeko”.

Antolatzaileek nabarmendu dute gauza “ez-materialak” ere aldatu daitezkeela azokan. “Zerbitzuak eskaini ahalko dira, beste zerbitzu edo objektu baten truke”.

Ekimenak harrera ona izango duelakoan dago Landaluze: “Herrik herri gabiltza eragile eta norbanakoei azokaren nondik norakoak aurkezten, eta nabari da horrelako egitasmoekiko interesa dagoela eskualdean”.

 

EGITARAU OSOA

OTSAILAK 24, LARUNBATA

10:30 // Azokaren irekiera ekitaldia

Aikoaren, azokako moneta sozialaren aurkezpena

HAURRENTZAKO JARDUERAK 

10:30-14:00 Tailer eta jolasak haurren espazioan

10:45-14:00 // Txef txikien topaketa azokako ekoizleen lehengai ekologikoekin, 4-12 urte bitarteko haurrei zuzendua

11:30 // Ogi tailerra labe mugikorrean eta hamaiketakoa

PROIEKTU ERALDATZAILEEN AURKEZPENAK

11:00 // Moneta sozialak

11:15 // KOOP57 -Finantza etiko eta solidarioa eskaintzen duen erakundea-

11:30 // FIARE -Banku etikoa-

11:45 // Koop Fabrika -Ekonomia sozial berria eta ekintzailetasun soziala sustatzeko programa-

12:00 // Azokako ekoizleak

12:15 // Goiener -Energia berriztagarrien sorkuntza eta erosle kooperatiba-

12:30 // Izarkom -Euskal Herriko Telekomunikazio Operadore Kooperatiboa-

12:45 // La Borda -Sants auzoko (BCN) etxebizitza kooperatiba-

13:00 // Oreretako gazteentzako etxebizitza komunitarioak

13:15 // Olgeta -Haur zein helduentzako jolaserako baliabide zerbitzua-

13:30 // Ekoizleen aurkezpenak

13:45 // Bertokoa indartuz -Larrabetzu hondakin organikoak konpostatzeko proiektua

14:00 // Jangurie, Urdaibaiko eskola jantokien ekimena 

14:15 // Dame veneno kanpainaren aurkezpena

14:30 // Azokako Clowndorioak, Badut konpainiaren eskutik

15:00 // BAZKARIA -Haurrak eta helduak- eta produktuen azalpena

HAURRENTZAKO JARDUERAK

16:00 // Tailer eta jolasak haurrentzako espazioan 

17:00 // Askaria 

17:30 // Ipuin kontalaria

16:30 // Urduña, etorkizunera bueltan II. partea dokumentalaren estreinaldia 

-Urdunako Trantsizio agroekologikoa eta herriak elikadura burujabetzarantz egiten ari den bidea, jasotzen dituen dokumentala (22min)-

17:00 // Mahai-inguru irekia: “Eskualde baten autoeraketa ekonomia sozial eraldatzailearen eta elikadura burujabetzaren norabidean”

Beñat Irasuegi -Olatukoop sareko kidea, ekonomia sozial eraldatzailea-

Miren Prieto -Lakari kooperatibako kidea, agroekologia-

Amaia Oleaga -Talaios kooperatibako kidea, feminismoa-

19:00 // Kontzertu inprobisatua eskualdeko hainbat musikariekin

 

OTSAILAK 25, IGANDEA

09:30-10:30 // Truke postuen antolaketa (parte hartzeko izena eman beharra dago).

10:30-15:00 // Truke merkatuaren irekiera, espazioen eta denbora trukerako dinamikaren azalpena

10:00 // Haurren jolasgunearen irekiera (15:00ak arte egongo da irekita)

10:00 // Garagardo tailerra:

“Aiaraldea” garagardoaren lehen ekoizpen txikia egingo da. Tailerrak 6 ordu inguruko iraupena izango du 

eta parte hartzeko izena eman beharko da.

10:30 // Truke oparien jolasa

11:30 // Arropa birziklapen tailerra

12:30 // Egurrezko jostailuen tailerra haurrentzat, Felix Pikatzarekin

13:30 // Energia berriztagarriak sortzeko tailerra

15:00 // Truke Egunaren amaiera

 

Ondorengo eragile eta ekoizleek parte hartuko dute azokan:

REAS EUSKADI

OLATUKOOP + TALAIOS

KOOP FABRIKA

BATURA

KOOP57

FIARE

IZARKOM

GOIENER

BERRIZTU

EKHI TXANPONA

LA BORDA KOOP (Bideo-konferentziaz)

HIRITIK AT

TRUCAREC

FELIX PIKATZA 

OLGETA

BERTAKOA INDARTUZ

JANGURIE

VSF-JUSTIZIA ALIMENTARIA GLOBAL

EKOLOGIKOAN LAN EGITEN DUTEN TOKIKO EKOIZLEAK

LAUDIONEGIN

ARRAULTZAK, SALDA: OILOBIDE

OILASKOAK: OLETA

OGIA: MONIKA ETA EDORTA

MERMELADAK ETA ZUKUAK: TOLOGORRI

KONTSERBAK: ALBERTO CAMPO

EZTIA: IÑIGO MACIAS

PASTA: LAU HAIZE

GAZTA + TXAKOLINA: IKER ULIBARRI

TALO EKOLOGIKOAK: JULEN HERNANDEZ

IZA OKINDEGIA

JON LEKANDA

TXEMI ATXA

ZAIRA NEGUTEGIA

Komentarioa bidali:

0 iruzkin:

AZKEN ALBISTEAK

2018-09-19

Arrankudiaga-Zolloko VII. TRAIL LASTERKETA

irailaren 29an  15:30 dortsal banaketa / 15:45 Txikien Krosa / 16:30 Lasterketen hasiera   [+]

2018-09-08

EUSKARA ESKOLAK ARRANKUDIAGAN

CLASES DE EUSKERA EN ARRANKUDIAGA   [+]

2018-07-16

Arrankudiagako JAIAK

abuztuaren 14, 15 , 16, 17, 18, 19 eta 20an   [+]

© Gizarte Etxea 2010 - Eskubide guztiak erreserbatuta

Garapena: Sonna